jueves, 18 de febrero de 2010

Denboraldi berria, 2010, zer ekarriko?

Bueno, sartuak gaude, benetan sartuak gainera, 2010eko denboraldi berrian. Duela 2 urtekoa bezala, denboraldi arraroa izanen da, tartean oposaketak izanen baitira, hala ere, bizikletari zukua ateratzeko irrikitan nago!!

Bizikleta berriak ematen dituen sentsazio berriak esperimentatzen ari naiz hasieran, Orbea Orcaren sentsazioak ez dira ez Orbea Aspinarenak bezalakoak, maldan gora gehienbat, hegan egiten baitu bizikleta berriak. Bizikleta berri horrek denboraldia ilusioz begiratzera narama, dena berria izanen baita...

Joan den urtean bezala, urteko helburuak jarriko ditut orain, gerora ikusteko bete edo betegabe gelditu diren.

Denboraldia bi zatitan banatuko dugu, bat apirilerarte, non Flandeseko Itzulia era duinean bukatzea izanen den helburua. Horretarako nahi baino entrenamendu luze guttiago egin izan ditugu eguraldia medio, baina tira, dagoenarekin konformatu behar.

Hortik aurrera oposaketek izanen dute garrantzia, aste tartez buelta oso motzak eta gogorrak eginen ditugu, eta asteburuan irteeratxo luze bat ere akaso, baina martxarik ez.

Udan irekiko dira abanikoak, Iñakirekin berriro Luchon-Doneztebe egiteko gogoa dut, aurten Luchon-Baionako 100.urtemugan ezin izanen baitut atera. Gero martxa askotara joateko gogoa dut, Pierre Jacques, Indurain, Lagunas, Larrau...

Eta abuztuan dena ongi ateratzen bada, Alpe eta Dolomitetara bidaia, han ere gozatzeko aukera izanen dugu...

Udan asetuko dut oposaketek utziko didaten bizikleta gosea...