lunes, 26 de julio de 2010

La indurain

Pasa da nire aurtengo lehendabiziko martxa, eta nahiko sentsazio onekin gainera. Joan den urtean la indurainen ikaragarri sufritu nuen, kriston txakalaldia harrapatu, eta pena ematen bukatu genuen. Hori ikusita, aurtengo martxa afrontatzeko era desberdina zen, argi nuen, gutxitik gehiagora joan beharra nuela. Goizeko 7terditan bizikleta hartu eta berara abiatu nintzen, berotu ahala piskanaka bidea egiteko. 8 terdietan zen irteera eta argi zegoen helburua zein zen, Mugaireraino erorketak ekidinez iristea, hirubat erorketa fuerte ikusi nituen, larriena Sunbillako tunelean, baina suertea izanik libratu nituen. Joan den urtean Belateko lehendabiziko pasadan hartutako beroaldiak mina baino ez baitzidan egin, aurten, nire martxara igotzea erabaki nuen, pulsometroari begiratu, eta 175eko muga pasa gabe, portua gainditzeko. Azken metroetan piska bat estutu, eta taldetxo bat harrapatu nuen, haiekin Egozkuerarteko bidea egiteko. Egozkue ere poliki samar pasa igo genuen, 5 bat ginen talde handi horietako indartsuenak, baina oraindik inork ez zuen kartik erakutsi nahi. Langar nazkagarri bat hasi zuen, gerora Artesiagan euri bihurtuko zena, baina nik bederen hotzik ez nuen pasa. Egozkue eta Artesiaga arteko bidea ere, nahiko poliki egin genuen, jendea erreleboetara sartzen ez zelako, bi lagunek edo emanen zituzten errelebo balekoak, besteok, atzean goxo goxo, oraindik gorde beharra zegoen... Artesiagako zati gogorrean hautsi zen taldea, fuerte jo zuten hiruk, eta haien atzetik larri baina beste lau joan ginen, gora iritsi, txubaskeroa jarri, eta beherantza, jaitsiera luze eta busti batean... Jaitsieran galdu egin nituen, baina beste batekin Iruritarteko 3 kilometro zelaietan, fuerte estutu, eta Ziga 15 segundu atzerago hasi genuen, garrantzitsua zen, talde horri eustea, eta plater haundiarekin lehendabiziko kilometroa egin eta gero, sartzea lortu nuen. Sentsazioak oso onak ziren, eta 6 ordutik bajatzeko hortzak estutzen hasi nintzen. Ziga oso oso azkar igo genuen, Iruritatik 12 minutu eskasean, eta Berroetako kruzean, talde handi bat 40 segundura genuela erran ziguten. Belateko bigarren pasadan zangoek oraindik erantzuten zuten, eta Almandozeko rekta suabe egin banuen ere, handik gora dena eman nuen, taldean sartzeko. Taldean sartu eta kalentoia pasa eta gero, taldetik tiraka jarri eta gora 10 bat lagun iritsi ginen, bajada bustia bazegoen ere, azkar jaitsi ginen eta Ultzamako zelaietara iritsi ginen, pena ematen dit, baina han jateko eta edateko aprobetxatu nuen, eta ez nuen batere erreleborik eman, ez eta Orokieta gora ere, izan ere, ikusi nuen, nahiz eta estutu, hobe zela taldeari eutsi, hartara jende aunitz izanen baikinen gero tiratzeko. Behin Orokieta gaindituta, helburua argia zen, ordu bat bagenuen Berara iristeko, zaila, baina ez ezinezkoa, lortuz gero, 6 ordutik jeistea lortuko genuen, benetan marka ona. Hor ikusi zen aurretik hartutako erabakiaren egokitasuna, erreleboetara, fin eta azkar 10 bat lagun pasatzen ginen, eta ia nekatu gabe, errelebo azkar eta motzak ematea bagenuen eta. Azkenean 6 ordutik bajatzea ez genuen lortu, 40 segundogatik!!, horregatik ematen dit pena Ultzaman erreleborik eman ez izana, baina tira sentsazio oso onak, eta aste honetan 600 kilometro egin ditudala kontutan hartuta, oso gustura nire 6 ordu eta 49 segunduekin, joan den urteko marka ia ordu erdian jeitsi bainuen. Zorionak ere Kazo eta Josuri, hauek motza egin eta bukatu baitzuten, marka onekin gainera. 3 bakarrik izan ginen Errekako maillota jantzia genuela, baina zihur heldu den urtean gehiago izanen garela. Orain datorren astelenean Dolomitetara noa, hango mendizarrak igoaz batera, Larrau prestatzera, ahal izanez gero igorriko dizuet kronikaren bat, Stelvio, Gavia, 3 cima di Lavaredo... irrikaz nago!!!

Doneztebe-Tourmalet

Como el tiempo en el Tourmalet empeoró terriblemente, decidimos venirnos ayer y ver la etapa calientes y desde la tele, nos tendremos que conformar con haber visto la etapa del martes, y con las sobas que nos hemos dado en bici.El lunes, salimos a las 6:45 de Doneztebe, a ritmo muy suave y sin forzar absolutamente nada, nos quitamos de en medio Izpegi, y sufriendo un poco más Burdinkurutzeta, para entonces ya hacia bastante calor, cosa que nos acompañaría durante toda la jornada. Serían las 11 y media o asi, y como la jornada era larga, paramos a almorzar, un paquete de galletas con chocolate y dos coca colas, no todo van a ser barritas...jeje! De aqui terreno favorable hasta Atharratze, para luego pasar los repechos de Baretous, y llegar a Oloron, donde paramos a comer. Paradita de una hora escasa, y camino a Laruns, da pereza empezar, pero vemos que algo habra que apretar para llegar de día, ya que son las 3 de la tarde... A las 4 después de comprar unos platanos en Laruns, empezamos el Aubisque, que se nos hace durísimo, por el calor, y también porque unos tabanos no nos dan tregua, se ve que tenemos la sangre dulce. En Gourete, coca cola, ver la etapa, y a coronar, aqui pase mis peores momentos, pero una vez más Iñaki tiró de mi, y pasamos el sitio malo pestoso, que va de Argeles a Luz, a las 7 y media estabamos en Luz, y nos comimos el helado en el que estabamos pensando desde la mañana, tendriamos dos horas para subir el Tourmalet, factible, el sol ya se habia metido tras las montañas, por lo que calor no hacia, asi que al tran tran, lo subimos, a pulsos bajisimos, pero alli ya había ambiente tour, aficionados que flipaban con ver a dos que subian casi a oscuras, animos belgas, vascos, holandeses, y sin darnos cuenta, estamos arriba, son las 10 y esta casi oscuro, bajamos a la Mongie, y no encontramos a los oriotarras, asi que Iñaki, suelta un "aupa Orio", y al momento, se oyen la trompeta y el bombo que nos dan la bienvenida... Luego el miercoles, hicimos otra salida suicida, de 130 kilometros y casi 4000 de desnivel, subiendo, Aspin, Val Louron, Horquete y Tourmalet, asi que las piernas las tengo justicas para la Indurain larga, pero bueno, en 4 dias espero que recuperen...jeje!