martes, 14 de abril de 2009

Denboraldi berria

Bueno berandu bada ere denboraldi berriari buruzko aurreneko gogoeta egitera noa...
Denboraldi interesgarri bezain arraroa izanen da aurtengoa, izan ere, langabezian egotearen ondorioz, entrenatzeko inoiz baino denbora gehiago izaten ari naiz, baina langabeziak, nire denboraldiaren iraupena ere mugatu eginen du, udan lan egitea tokatuko zait eta...

Baina tira, har dezagun gaur egungo haria... Apirilaren hasieran 5500 km inguru edukitzea ez dago batere gaizki... Gargero fondoa bakarrik egiten genituen egunak pasa eta entrenamendu gogorragoetan sartuak gara, egin ditugu Izpegin gure serieak, baita Otsondon ere, eta inoiz baino hobeki egotearen sentsazioa daukat, sentsazio polita...

Hala ere, oraindik aurtengo helburu izanen den quebrantarako asko falta denez, puntua ez galdu eta ahal bada hobetzea izanen da helburua.

Horretarako igande honetan lehendabiziko martxa izanen dugu, eguraldiak laguntzen badu bederen, Debako itzulia. 160 kmko itzulia da, baina agian Iñakirekin Oriotik eginen dudanez, 220ean geratuko da, urteko 200 kmtik gorako lehendabiziko irteera alegia...

Debaren ondoren beste probak etorriko dira, oraindik ez dakit zeintzu izanen diren gipuzkoako egutegiko frogak, baina agian bakarren bat eroriko da...

Eta gero maiatza dator, Lagos, Luchon-Doneztebe, Irati, Quebranta... baina hori beste historia bat izanen da...

No hay comentarios: