lunes, 20 de abril de 2009

Pasa zen lehendabiziko martxa, eta penaz bada ere, egin gabe utzi behar izan genuen...

Izan ere, larunbatean 134 km erori ziren entrenamenduan, eta eguraldiaren gorabeherak tarteko, inguruan ibiltzea pentsatu nuen...

Igor Babazerekin juntatu eta 164 kilometroko buelta egin genuen, Orokieta, Egozkue, Urkiaga eta Izpegiko portuekin... Zelaian eta maldan behera nahiko poliki ibili ginen, baina gorantza borroka franko izandu zen bion artean...jeje!

Eguneko momentu klabea Urkiagako gainan izan genuen, eguraldia nahiko aldrebesa zegoen, eta Artesiagatik itzuli edo Alduderantz jaitsi , hori zen gure duda... Azkenean jeitsi egin ginen, eta, euria , kazkabarra eta hotza aurkitu genituen Bankaraino iritsi arte...

Baigorrin berriro ere eguraldia ongi zegoen, baina Izpegi igotzen kristoren erauntsia bota zuen, eta gure igoera, nolabait ere mitifikatua geratu zen...

Irteera polita, eta sentsazio onak aldapa gora batez ere, ikusiko dugu aste hau nola joaten den, izan ere, kinto bestak...

No hay comentarios: